Mezuak

DILAN etiketa duten argitalpenak ikusgai

DIDAKTIKA HAUSNARKETA

Irudia
DIDAKTIKA HAUSNARKETA     Gaur egun aniztasunaren lanketa ezinbestekoa den garai hauetan, ezinbestekoa zaigu honen garrantzia azpimarratzea egunerokotasunaren aspektu guztietan, eta gelan eginiko jarduera, aurrez aipatutakoaren isla dela iruditzen zaigula esan genezake.      Ipuinen aukeraketa zein irakurketak, gure aniztasunaren lanketa zabaltzen lagundu digula uste dugu, izan ere, orokorrean, aniztasuna entzuten dugunean, arrazan, generoan edota itxuran pentsatzen dugu, baina ipuin ezberdinak entzun ondoren eta hauen inguruan solastu ondoren, aniztasuna askoz ere haratago doala ekarri dugu gogora, kontzeptu honek, gauza anitz hartzen dituela barruan, esaterako, lan egoera edota egoera ekonomikoa, izaera… guztiei garrantzia berdina eman behar zaiela gogoan izanez. Arrazoi honengatik aukeratu dugu Elmer ipuina, bertan, aniztasunak ematen digun aberastasuna azpimarratu nahi dela iruditzen baizaigu.  Aniztasunaren garrantzia alde batera utziaz, ip...

DILAN. HAUSNARKETA

  Aniztasunari dagokionez, ohartu gara aniztasuna izugarri zabala dela eta bere baitan arlo anitz hartzen dituela, gaur egun hain ezagunak diren baina oraindik lan asko egiteko dagoen sexu edota genero aniztasuna esaterako. Esan genezake bigarren lauhileko honek, aniztasunaren inguruan gai asko jorratzeko balio izan digula, hala nola, hizkuntza aniztasuna, kultura aniztasuna, ikasle aniztasuna… eta guzti honek, lan hau aurrera eramaterakoan begirada inklusibogo batetik hartatzeko aukera eman digu.  Aurrez aipatu bezala, gehien harritu gaituena, aniztasunak hartzen duen eremu zabala izan da, azken finean dena dela aniztasuna ohartu garelako. Horrez gain, batez ere, ideologia aniztasuna kontuan hartuz, gure buruarekiko genuen itxura eraldatu zitzaigula esan dezakegu, gure tolerantzia, errespetu eta enpatia mailaren errealitateaz ohartuz. Horrez gain, eta batez ere guk eginiko lanean zentratuz, oso lan interesgarria egin zaigula aitortu behar dugu, gertu geratzen ez baitzaizkig...

UNWRA ETA IKERTZE HAUSNARKETA

Irudia
  UNWRA ETA IKERTZE HAUSNARKETA UNRWA eta IKERTZE-ek eskaini zizkiguten saioak gogora ekarriz, esan dezakegu hitzaldi eta jarduera desberdinen bidez, palestinar errefuxiatuen egoerari buruz sakondu genuela; beraien egunerokotasuneko bizitza eta israeldarrek jartzen dizkieten oztopoak mahaigaineratuz. Saio hauekin, bi eragile hauen helburua, gazteok Palestinaren errealitateaz ohartzea izateaz gain, aniztasunean sakontzea ere izanik. Formakuntza hau hiru saiotan bereiztu zen; batetik, palestinarren zapalkuntzaren inguruan jardun zuten, ondoren palestinar baten zuzeneko testigantza entzuteko aukera eduki genuelarik. Bigarren saioan, bi taldetan banaturik, zinema eta plastika landu genituen, beti ere, aniztasunean oinarrituz. Azkeneko saioan, berriro ere bi taldetan banatu ginen, eta tailerrari amaiera emateko Slow Motion bideo bat egin genuen.  Lehen saioan, hasteko, taldeka jarri eta emakume errefuxiatu baten marrazkia egiteko eskatu ziguten, gure buruan zein irudi genuen ikuste...

IKUSMEN URRITASUNA

Irudia
  IKUSMEN URRITASUNA Hitzaldi honetara, erretinosi pigmentarioak eragindako pertsonen elkarteko kideak etorri zitzaizkigun elkartearen berri ematera eta urritasun bisualari buruz hitz egitera, bertan urritasun bisuala zer den, zer eragin dituen eta beraien bizipenak azaltzera etorri ziren, gaiari buruzko kontzientzia hartu genezan, patologia horien eta ikusmen baxuaren berri ematea eta haiei buruz sentsibilizatzea helburu izanik.  Gaia lantzeko asmoz, hainbat jarduera ezberdinetan banatu zuten saioa. Lehenik eta behin, itsu baten esperientziak entzun genituen, ondoren, erretinosi pigmentarioa duen pertsona batek urritasunari buruzko ezagutzak azaldu zizkigun, informazioa helarazi ondoren, urritasuna gure azaletik bizitzeko aukera izan genuen eta saioarekin amaitzeko, bideo bat ikusi genuen urritasuna duten pertsonei laguntzeko eskuhartzeak landuz.  Hasteko, itsuak berak bizitako esperientziak kontatu zizkigun, erreatitaten bizi dituen egoerei buruz hitz eginez. Aurkitu di...

GIZARTE ETA KULTURA. BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI 2

  BESTEAK ETA NI, GERTU ETA URRUTI Azken saioan hainbat modu desberdinetan ideologia aniztasuna jorratzen aritu ginen taldeka zein bakarka, zehazki, errespetua, tolerantzia eta enpatiatzat ezagutzen ditugun balio demokratikoetan sakonduz. Helburu gisa, aniztasunaren inguruan gehiago jakin genezan eta gure burua gehiago ezagutzea izanik, gure aurre iritziak ezagutuz eta egoera desberdinen aurrean hartzen dugun jarreraz ohartaraziz. Aurrez aipatu dugun moduan, hainbat kontzeptu desberdin bereiztu eta hauetan sakondu genuen, hala nola, errespetua, enpatia eta tolerantzia, ariketa ezberdinak egitearen bitartez. Burutu genuen lehenengo ariketa hiru kontzeptu hauek gure hitzetan azaltzea izan zen, ondoren definizio egokiarekin alderatuz, eta, gure burua balio demokratiko hauen aurrean nola ikusten genuen kokatuz, post-it batzuetan 1-4 artean gure errespetu, enpatia eta tolerantzia maila adieraziz. Orokorrean gelako kideen erantzunak antzekoak izan ziren, ustez gehiengoak balio demokrat...

DIDAKTIKA. KIKE AMONARRIZ

  K IKE AMONARRIZEN HITZALDIAREN HARIRA.  Hizkuntza zapalduez dihardugunean, Euskal Herritarroi lehen momentutik datorkigu hizkuntza bat burura; Euskara, baina, zertan oinarritzen gara hori pentsatzeko? Urte luzez hizkuntza zahar honek izan dituen traba desberdinak kontuan hartuz gero, zentzuzkoa da hori pentsatzea, izan ere, denok dakigu iraganean jasandako zapalkuntzaren ondorioetako bat dela. Aurrez aipatutako trabak kontuan izanik, argi dago euskararen erabilpenean atzerapauso handi bat ekarri zuela, eta arazo horri irtenbidea aurkitzeko xedez, jo zuten euskal herritarrek hezkuntzara, euskararen biziraupena eta berrindartzea bermatuz, mundu mailako berrindartze prozesurik arrakastatsuenetako batean bilakatu arte. Hau hezkuntza plan eraginkor bat antolatuz egin dela kontuan izanik, ezinbestekoa da, hezkuntzaren garrantzia azpimarratzea euskararen berrindartze prozesuan.  Egun, ikasteta prozesuaren helburua euskaldun aktiboak sortzea bada ere, errealitatea bestelako...

GIZARTE ETA KULTURA. BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI 1

Irudia
  BESTEAK ETA NI… GERTU ETA URRUTI Aniztasunaren lanketan, ildo zehatz bati heldu genion azken saioan, esaterako, arraza eta kultura biltzen dituenari. Bertan, gure jakintza mailaz ohartzeko eta hau aberasteko asmoz, lanketa desberdinak egin genituen, beti ere, ardatz gizarte anitz batean bizi garela edukiz. Aurrez aipatutako lanketa hau aurrera eramateko, hainbat kontzeptu landu genituen, esaterako, emigrantea eta inmigrantea, hauek, bakoitzak berak ulertzen edo pentsatzen zuen bezala azalduz, honela, kontzeptu hauekiko genuen ezagutza aztertuz eta neurtuz. Ondoren, bi hitz hauen definizioak irakurri genituen, benetako esanahia ulertu eta barneratzeko, honela gure definizioekin alderatu eta bien arteko ezberdintasunak ikusteko asmoz, aurrez gainazaletik ezagutzen genituen kontzeptuen esanahia zehaztuz. Jarraian, behin kontzeptuak barneratuta, bakoitzak burura etortzen zitzaion lehenengo inmigrante baten adibide bat pentsatu behar genuen, eta pertsona hauen zenbait ezuagarri aipa...