UNWRA ETA IKERTZE HAUSNARKETA

 UNWRA ETA IKERTZE HAUSNARKETA

UNRWA eta IKERTZE-ek eskaini zizkiguten saioak gogora ekarriz, esan dezakegu hitzaldi eta jarduera desberdinen bidez, palestinar errefuxiatuen egoerari buruz sakondu genuela; beraien egunerokotasuneko bizitza eta israeldarrek jartzen dizkieten oztopoak mahaigaineratuz. Saio hauekin, bi eragile hauen helburua, gazteok Palestinaren errealitateaz ohartzea izateaz gain, aniztasunean sakontzea ere izanik.


Formakuntza hau hiru saiotan bereiztu zen; batetik, palestinarren zapalkuntzaren inguruan jardun zuten, ondoren palestinar baten zuzeneko testigantza entzuteko aukera eduki genuelarik. Bigarren saioan, bi taldetan banaturik, zinema eta plastika landu genituen, beti ere, aniztasunean oinarrituz. Azkeneko saioan, berriro ere bi taldetan banatu ginen, eta tailerrari amaiera emateko Slow Motion bideo bat egin genuen. 


Lehen saioan, hasteko, taldeka jarri eta emakume errefuxiatu baten marrazkia egiteko eskatu ziguten, gure buruan zein irudi genuen ikusteko asmoz, ondoren gelakide guztien artean bakoitzak irudikatutakoa azalduz. Honen bidez, genituen aurreiritziak baztertzeaz gain, komunikabideetan ikusitakoaren ideia soila genuela ohartu ginen, errefuxiatuen alde bortitzena izanik hau. Behin Palestinaren egoeraz anitz ikasita, aurrez aipatu bezala, palestinar bat etorri zen gurera, bertan pairatzen dituzten egoerak salatuz. Lehen saio honek, palestinar herria jasaten ari den errealitate latzaren inguruan gehiago jakiteko balio izan zigun, bertatik-bertara sionistek eragindako zapalkuntza eta txikizioaz ohartuz.


Bigarren saioa gogora ekarriz, bi taldetan banatu ginen, bakoitzean dinamika desberdinak jarraituz palestinar errefuxiatuen eta aniztasunaren inguruan ariketa jakin batzuk egin genituelarik. 


Talde batek, IKT-ak oinarri izanik, zinemaren inguruko lanketa bat egin zuen, 5 segunduko bideo bat osatuz. Horretarako, Naqba-ko giltza izanik bideoen oinarri, segundu bakoitzeko guk marraztutako 12 irudi jarriz eta ondoren hau azkartuz osatu genuen pelikula txikia, honela irudiak mugitu egiten zirenaren sentsazioa emanez. 


Beste taldeak aldiz, arte plastikoak eduki zituen ardatz eta bertan, aniztasuna lantzeko asmoz, Haur Hezkuntzako haurrei bideratutako jarduera bat burutu genuen, non txalupa batean (errefuxiatu askoren gisan) pertsona mota desberdinentzat tokia izan behar zen, eta guztiok batera eta elkarlanean itsasotik lurrera iritsi behar genuen, azkenik, guztiok sartzeko aukera izan behar genuen ate bat zeharkatuz, Jerusalem-en palestinarrek ez duten bezela. 


Azkeneko saioa bigarreraren jarraipena izan zen, hori dela eta, berriro ere bi taldetan banatu ginen. Zine tailerrari dagokionez, aurreko saioko bideoak amaitu eta ikusteko aukera izan genuen. Tailer honekin IKT-ei erabilera berri bat emateko aukera izan genuen, bideo edizioko programa berriak ezagutuz eta hauekiko erabilera hobetuz.


Arte tailerrean egin genuena gogora ekarriz, taldea osatzen genuenok lehen saioan irudikatu genituen emakume errefuxiatuen irudia egiteko eskatu ziguten, jarraian marrazki hori puskatuz eta sortutako zatiekin sorkuntza berri bat eginez. Jarduera honekin batera, gure aurreiritziak puskatu genituen, errealitatea islatzen duen irudi berri bat sortuz. Aipatu beharrekoa da, jarduera hau oso interesgarria izan zela, izan ere, hiru saioetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan baikenuen. Bi saioetan eginiko jarduera hauek, etorkizunean haurrekin egiteko lanketa polit bat erakusteaz gain, guztientzako tokia egon behar dela beti ekarri zigun gogora beste behin ere.


Azken saioari amaiera emateko, bi taldeak elkartu eta beste bideo bat egiteko aukera izan genuen, horretarako, saio hauetatik ateratako esaldi batean oinarrituaz. Honek, guztion artean hiru saio hauetan landutakoaz eta ikasitakoaz hausnartzeko balio izan zigularik.


Eragile hauen saioak kontuan izanik, hausnarketa anitz egiteko tartea izan genuela esan dezakegu, hala nola, komunikabideek gugan duten eragina edota palestinarren etengabeko jazarpena, ahaztu gabe emakume errefuxiatuen egoeraren erreatilatea. Esan dezakegu, gai hauen aurrean gure ezjakintasuna agerikoa izan zela, eta ondorioz, honelako gatazken inguruan komunikabideek esaterako, errealitatea islatu beharko luketeela. Ezagutza gutxi izanik gai honen inguruan, asko dugu oraindik ikasteko eta hausnartzeko, izan ere, gaur egungo gizartearen errealitate bat baita.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.