GIZARTE ETA KULTURA. BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI 2

 BESTEAK ETA NI, GERTU ETA URRUTI


Azken saioan hainbat modu desberdinetan ideologia aniztasuna jorratzen aritu ginen taldeka zein bakarka, zehazki, errespetua, tolerantzia eta enpatiatzat ezagutzen ditugun balio demokratikoetan sakonduz. Helburu gisa, aniztasunaren inguruan gehiago jakin genezan eta gure burua gehiago ezagutzea izanik, gure aurre iritziak ezagutuz eta egoera desberdinen aurrean hartzen dugun jarreraz ohartaraziz.


Aurrez aipatu dugun moduan, hainbat kontzeptu desberdin bereiztu eta hauetan sakondu genuen, hala nola, errespetua, enpatia eta tolerantzia, ariketa ezberdinak egitearen bitartez. Burutu genuen lehenengo ariketa hiru kontzeptu hauek gure hitzetan azaltzea izan zen, ondoren definizio egokiarekin alderatuz, eta, gure burua balio demokratiko hauen aurrean nola ikusten genuen kokatuz, post-it batzuetan 1-4 artean gure errespetu, enpatia eta tolerantzia maila adieraziz. Orokorrean gelako kideen erantzunak antzekoak izan ziren, ustez gehiengoak balio demokratiko maila altua genuela ikusiz. 


Horrez gain, egun gazteen inguruan ematen ari den jazarpena gertuagotik aztertu genuen alde zaharrean duela gutxi izandako gertakari batzuetatik abiatuta, gure burua zein eragileetatik gertuen ikusten genuen esanez, hots, gazteak ala ertzainak. Egoera hau ildo nagusitzat edukiz, eragile bakoitzaren alde on zein txarrak aztertzen aritu ginen, jarraian guztion artean iritziak elkarbanatuz. Donostiako kasua alde batera utzita, hainbat pertsonaia zein eragile ezagun desberdinen aurrean, elkarrizketa bat mantenduko genukeen pertsona bat aukeratu behar izan genuen, eta baita elkarrizketarik mantenduko ez genukeen beste bat ere, hauen alde on eta txarrak azpimarratuz. Ariketa honekin amaitzeko, gure balio demokratiko desberdinak lantzen ibili eta gero, berriro ere gure burua balio hauen aurrean non ikusten genuen kokatu behar izan genuen post-it batzuetan, hasieran eginiko ariketa berreginez, gure harridurarako, hasieran nahiko altu irten ziren emaitzak, nabari jaitsiaz.


Lanketa hauen ondoren, hainbat hausnarketa egin genituen, hala nola, gure  baitan ustez argi genituen balioak zalantzan jarriz, gure tolerantzia, errespetu eta enpatia maila, ustez duguna baino urriagoa dela ohartuz. Horrez gain, azpimarratu beharrekoa iruditzen zaigu oso interesgarria egin zitzaigula ideologia aniztasunaren lanketa, ohikoan lantzen ez dugun gai bat izateaz gain, egunerokotasunean guztioi baliagarri izango zaigula deritzogu eta. 


Amaitzeko, aniztsaunaren arlo hau lantzeko modua asko gustatu zitzaigula adierazi nahi dugu, orokorrean, hausnarketa propioak eragiteaz gain, ordurarte genituen ideia batzuk indartu eta beste batzuk zalantzan jarri baizizkigun, esaterako, balio desberdinen aurrean gure burua kokatzeko modua. Ondorioz, azken saio hartan landutakoa eta pentsatutakoa oso interesgarria egin zitzaigula esan nahiko genuke, izan ere, etorkizunean irakasleak izango garen heinean, eta iritzi desberdinez etengabe inguratuta egongo garenez, garrantzitsua iruditzen zaigu ideia guztiak ez direla toleratu zein errespetatu behar gogoan edukitzea, nahiz eta gatazka desberdinak kudeatzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa iruditzen zaigun. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.