GIZARTE ETA KULTURA. BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI 1

 BESTEAK ETA NI… GERTU ETA URRUTI

Aniztasunaren lanketan, ildo zehatz bati heldu genion azken saioan, esaterako, arraza eta kultura biltzen dituenari. Bertan, gure jakintza mailaz ohartzeko eta hau aberasteko asmoz, lanketa desberdinak egin genituen, beti ere, ardatz gizarte anitz batean bizi garela edukiz.


Aurrez aipatutako lanketa hau aurrera eramateko, hainbat kontzeptu landu genituen, esaterako, emigrantea eta inmigrantea, hauek, bakoitzak berak ulertzen edo pentsatzen zuen bezala azalduz, honela, kontzeptu hauekiko genuen ezagutza aztertuz eta neurtuz. Ondoren, bi hitz hauen definizioak irakurri genituen, benetako esanahia ulertu eta barneratzeko, honela gure definizioekin alderatu eta bien arteko ezberdintasunak ikusteko asmoz, aurrez gainazaletik ezagutzen genituen kontzeptuen esanahia zehaztuz. Jarraian, behin kontzeptuak barneratuta, bakoitzak burura etortzen zitzaion lehenengo inmigrante baten adibide bat pentsatu behar genuen, eta pertsona hauen zenbait ezuagarri aipatu, esaterako, jatorria, azal kolorea, hizkuntza, erlijioa, maila ekonomiko-soziala eta generoa. Ariketa honen bidez, denon erantzunak alderatu eta gehiengoak eman zituen emaitzak azpimarratu genituen. Honen helburua, inmigrante hitzaren esanahia jakinik, gutako bakoitzak ematen dion kontzeptu ezberdinak ikustea izan zen, honela, nahiz eta esanahi berdina ezagutu denok, bakoitzak bere ikuspuntua duela kontzeptu honekiko ikusi ahal izan genuen.


Ondoren, aurretik azaldutako gaiarekin loturiko bideo bat ikusi genuen. Bertan, haur ezberdinak azaltzen ziren, bat ere ez azal txurikoa, eta bi panpin jartzen zizkieten aurrean, bata azal txurikoa eta bestea beltzekoa. Zenbait galdera egiten zizkieten haurrei, hasteko zein den txuria eta zein beltza, ondoren, galdera sakonagoak eginaz; zein panpin den zintzoa eta zein gaiztoa eta zergatik, zein polita eta zein itxusia, eta amaitzeko zeinek zuen beraien antz gehiago. Haurrek, kalifikatzaile postibioak beti panpin txuriari ematen zizkioten, eta negatiboak aldiz, panpin beltzari. Aldiz, azkeneko galderari, hau da, bietako zeinek zuen beraien antz gahiago, panpin beltza seinalatuz erantzun zuten, beraien burua negatiboki deskribitu dutela konturatuz, eta minduta sentituz. Bideo hau ikusi ondoren, argi ikusi dugu jaiotzetik pertsona beltzek pairatzen duten pertzepzio negatiboa egunerokotasunean islatzen dela, finean, beraiek ere gizarteak inposatutako ikuspegi negetibo hori edukiaz norbere buruaz.


Beste bideo bat ere ikusi genuen ondoren, bertan, zinean izan diren matxismo zein arrazismoaren adibide garbi batzuk azaltzen dira. Bertan, ikus dezakegu, pelikuletan ere arraza beltza gutxietsi egin dela emakumeekin batera, emakumeak sukaldearekin lotzen ziren moduan, arraza beltzekoak zuzenean axolagabekeriaz tratatzen zirelarik. Egia esan, bideo honetan azaldutako adibideak nahiko gogorrak eta lotxagarriak iruditu zaizkigu, batez ere, film horiek gizartearen errealitatearen isla garbia baitira. Horrez gain, hainbat irudi desberdin ikusi ditugu, non marrazki bizidunak izan arren, guztietan gaiztoak bezala arraza beltzekoak irudikatzen diren eta onak aldiz, txuriak. Honekin, ikus dezakegu nola txiki-txikitatik modu inplizituan ere arrazismoaz hezten garela, inkontzienteki beltza negatibotzat joaz, eta txuria aldiz, positibotzat. 


Lanketa guzti honetatik ondorioztatu ahal izan dugunez, argi ikusi dugu gure begien aurrean dugun gizartea, pertsona txurien ikuspegitik eraikitakoa dela, beste arraza eta kulturetako pertsonak alde batera utziaz eta hauek gutxietsiz. Horrez gain, argi ikusten da gaur egun oraindik ere, arraza txuria dela gizartean gainjartzen dena, bere ideiak eta kultura besteei inposatuz. Hau alde batera utzi eta kultur aniztasunean bizi ahal izateko, lan ugari dugula aurretik iruditzen zaigu, are gehiago etorkizuneko irakasle gisa, non gure eskuetatik igaroko den hein batean gizartearen etorkizuna, horretarako, lehen momentutik kultur eta arraza aniztasunean oinarritutako heziketa helaraztea dela gakoa deritzogu.  


Alaitz Mikelarena, Alaitz Larrañaga, Uxue Ollokiegi eta Yvonne Janariz

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.