DIDAKTIKA HAUSNARKETA

DIDAKTIKA HAUSNARKETA

    Gaur egun aniztasunaren lanketa ezinbestekoa den garai hauetan, ezinbestekoa zaigu honen garrantzia azpimarratzea egunerokotasunaren aspektu guztietan, eta gelan eginiko jarduera, aurrez aipatutakoaren isla dela iruditzen zaigula esan genezake. 


    Ipuinen aukeraketa zein irakurketak, gure aniztasunaren lanketa zabaltzen lagundu digula uste dugu, izan ere, orokorrean, aniztasuna entzuten dugunean, arrazan, generoan edota itxuran pentsatzen dugu, baina ipuin ezberdinak entzun ondoren eta hauen inguruan solastu ondoren, aniztasuna askoz ere haratago doala ekarri dugu gogora, kontzeptu honek, gauza anitz hartzen dituela barruan, esaterako, lan egoera edota egoera ekonomikoa, izaera… guztiei garrantzia berdina eman behar zaiela gogoan izanez. Arrazoi honengatik aukeratu dugu Elmer ipuina, bertan, aniztasunak ematen digun aberastasuna azpimarratu nahi dela iruditzen baizaigu. 


Aniztasunaren garrantzia alde batera utziaz, ipuinek eskaintzen digutena ere oso garrantzitsua dela esatea ezinbestekoa deritzogu, izan ere, ipuinek, haurraren adimen emazionalean zuzenean eragiten baitute. Hain zuzen ere, haurrak, ipuinen bidez emozioak sentitzeko gai dira, eta ipuinean gertatzen denarekin beraien burua erlazionatzen dute, hau da, beraien burua kontakizunean islatuta ikusten dute, honek, haurrak bere barnean dituen sentimendu, sentsazio… desberdinak identifikatuz, eta hauekin adiskidetzeko aukera emanez. Pello Añorgak esaten duenaren arabera, frogatua dago, ipuinak kontatzen diren geletan umore gehiago dagoela, eta hori ez-ezik, entzuten jakitea ere beharrezkoa dela dio, batez ere, egungo gizartean, izan ere, ez albokoa entzuko ohitura gehiegirik ez dugulako. 


Gainera, ipuinen bitartez haurrak errealitateaz jabetzeko ere aukera paregabea dute, izan ere, literaturaren bidez, ametsetako mundu batean sartzen dira eta beren errealitateaz jabetzeko aukera dute, erreala eta irudizkoaren arteko bereizketa eginez, hau horrela, beraien barneko gatazkak konpontzeko baliagarria da. 


Gelan aipatutako gaien inguruan, esan dezakegu guztiak oso interesgarriak iruditu zaizkigula, gure ustetan aniztasuna jorratzen duen edozein gai baita haur hezkuntzan lantzeko ideia egokia, beti ere, ipuina aurrez gelari egokitzen zaion erreparatuz. Txikitatik aniztasunaren inguruan aipatutako lanketa egiteak, haurrek lehen momentutik edozein kontzeptu edota ezaugarriren aurrean “normaltasun” eta errespetuz jokatzen ikasten baitute. 


Azaltutakoaren ondoren, guk pare bat jarduera eramango genituzke aurrera aniztasuna gure ikuspuntutik modu egoki batean lantzeko. Lehen jarduerari dagokionez, ipuin bat osatzean datza, hots, haur guztiak borobilean jarriko dira eta irakasleak kutxa bat prestatuko du hainbat marrazki edo irudi ezberdinekin, aniztasuna lantzeko aproposak izan beharko dutelarik. Jarraian, kutxako irudiak haurrek banan-banan ateraz, tokatzen zaien irudiari buruz istorio bat asmatu beharko dute, ondorengo haurrak berdina egin beharko du haurreko haurrak esanduenarekin lotura eginez. Horrela, guztion artean ipuin bat osatuz. Otu zaigun beste jarduera bat, aniztasuna lantzeaz gain, eskolako komunitatearekin ere erlazionatzeko eta bertatik ikasteko ideia ona iruditu zaigu, izan ere, ezaugarri desberdinak dituzten guraso eta familiekin hitz egin, eta beraien egoerari lotutako istorio edota ipuin bat kontatzea ideia egokia izango litzatekeela iruditzen baitzaigu, egoera errealei tokia eginez. 


Amaitzeko, esan nahiko genuke, jarduera honek ondorio batzuetara iristea eragin digula; batetik, haur hezkuntzan aniztasunaren lanketa ezinbestekoa dela eta hau aurrera eramateko literatura egokia aproposa dela, gaineratuz, entzuten ikastea ere garrantzitsua iruditzen zaigula, zentratzen erakusten baitigu. Beraz, uste dugu ipuinak hainbat arlo garatzeko baliagarriak direla, ondorioz, hauen aukeraketa egokia izan behar dela ezinbestean haurren adin eta garapena kontuan hartuz beti ere.

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.