DIDAKTIKA. KIKE AMONARRIZ

 KIKE AMONARRIZEN HITZALDIAREN HARIRA. 

Hizkuntza zapalduez dihardugunean, Euskal Herritarroi lehen momentutik datorkigu hizkuntza bat burura; Euskara, baina, zertan oinarritzen gara hori pentsatzeko? Urte luzez hizkuntza zahar honek izan dituen traba desberdinak kontuan hartuz gero, zentzuzkoa da hori pentsatzea, izan ere, denok dakigu iraganean jasandako zapalkuntzaren ondorioetako bat dela.


Aurrez aipatutako trabak kontuan izanik, argi dago euskararen erabilpenean atzerapauso handi bat ekarri zuela, eta arazo horri irtenbidea aurkitzeko xedez, jo zuten euskal herritarrek hezkuntzara, euskararen biziraupena eta berrindartzea bermatuz, mundu mailako berrindartze prozesurik arrakastatsuenetako batean bilakatu arte. Hau hezkuntza plan eraginkor bat antolatuz egin dela kontuan izanik, ezinbestekoa da, hezkuntzaren garrantzia azpimarratzea euskararen berrindartze prozesuan. 


Egun, ikasteta prozesuaren helburua euskaldun aktiboak sortzea bada ere, errealitatea bestelakoa da, euskara irakastera soilik mugatzen baita, adinean gora eginez, euskararen erabilpena murriztuz. Euskaldun aktiboak sortzeko, gaur egun   inoiz baino ugariagoa den kulturartekotasuna eta kulturaniztasuna kontuan izanik, garrantzitsua da eskoletan bi ezaugarri hauek oinarri hartuz lan egitea, beti ere, eleaniztasuna bultzatuz. 


Ez dugu ahaztu behar, euskara berrindartu bada ere, oraindik bere etorkituzuna balantzan dagoela, hala nola, hizkuntza handien globalizazioagatik eta migrazio fenomenoen hizkuntza berrien agerpenagatik. Guzti honen aurrean, gakoa euskararen erabilpena izanik, irakaskuntzan, euskarak behar duen errekonozimendua eta lanketa egokiak egitea ezinbestekoa da. Horretarako, inoiz baino gehiago, irakasleen lanarekiko pasioa eta portaera pertsonal egokiak edukitzea beharrezkoa da, familietan, eskolan eta eskolaz kanpo eraginez, ezaugarri hauek gabe, euskarak ez baitu luzaroan iraungo. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.