IKUSMEN URRITASUNA
IKUSMEN URRITASUNA Hitzaldi honetara, erretinosi pigmentarioak eragindako pertsonen elkarteko kideak etorri zitzaizkigun elkartearen berri ematera eta urritasun bisualari buruz hitz egitera, bertan urritasun bisuala zer den, zer eragin dituen eta beraien bizipenak azaltzera etorri ziren, gaiari buruzko kontzientzia hartu genezan, patologia horien eta ikusmen baxuaren berri ematea eta haiei buruz sentsibilizatzea helburu izanik. Gaia lantzeko asmoz, hainbat jarduera ezberdinetan banatu zuten saioa. Lehenik eta behin, itsu baten esperientziak entzun genituen, ondoren, erretinosi pigmentarioa duen pertsona batek urritasunari buruzko ezagutzak azaldu zizkigun, informazioa helarazi ondoren, urritasuna gure azaletik bizitzeko aukera izan genuen eta saioarekin amaitzeko, bideo bat ikusi genuen urritasuna duten pertsonei laguntzeko eskuhartzeak landuz. Hasteko, itsuak berak bizitako esperientziak kontatu zizkigun, erreatitaten bizi dituen egoerei buruz hitz eginez. Aurkitu di...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina