DILAN. HAUSNARKETA

 Aniztasunari dagokionez, ohartu gara aniztasuna izugarri zabala dela eta bere baitan arlo anitz hartzen dituela, gaur egun hain ezagunak diren baina oraindik lan asko egiteko dagoen sexu edota genero aniztasuna esaterako. Esan genezake bigarren lauhileko honek, aniztasunaren inguruan gai asko jorratzeko balio izan digula, hala nola, hizkuntza aniztasuna, kultura aniztasuna, ikasle aniztasuna… eta guzti honek, lan hau aurrera eramaterakoan begirada inklusibogo batetik hartatzeko aukera eman digu. 


Aurrez aipatu bezala, gehien harritu gaituena, aniztasunak hartzen duen eremu zabala izan da, azken finean dena dela aniztasuna ohartu garelako. Horrez gain, batez ere, ideologia aniztasuna kontuan hartuz, gure buruarekiko genuen itxura eraldatu zitzaigula esan dezakegu, gure tolerantzia, errespetu eta enpatia mailaren errealitateaz ohartuz. Horrez gain, eta batez ere guk eginiko lanean zentratuz, oso lan interesgarria egin zaigula aitortu behar dugu, gertu geratzen ez baitzaizkigun erlijio desberdinen inguruko informazioa bildu eta hauen inguruan eta atzetik zer dagoen aztertzea benetan baliogarri izan baitzaigu, erlijioei dagokionez, gure jakintza maila areagotzeko. 


Gure kasuan, esan dezakegu gure lanean eragin gehiena izan duen jarduera UNWRA taldeak emandako hitzaldia izan zela, izan ere, lanerako gaia aukeratzerako orduan, erabakia hartzeko arrazoietako bat hau izan zen. Hitzaldian, Palestinako Mohamedek emandako azalpenak eta bizipenak entzun ondoren, ohartu ginen beste herrialde, kultura eta erlijioen inguruan zerbait jakin arren, gure ezagutza honen inguruan oso murritza zela. Izan ere, nahiz eta hitzaldian entzundako ideia orokorrak ezagutzen genituen, benetan errealitatean bertako pertsonek nola bizitzen duten eta zer jasaten duten entzutean harrituta gelditu ginen. Horregatik aukeratu genuen gure gaia, erlijio aniztasuna, kristautasuna ez den beste erlijio ezberdinak hobeto ezagutzeko eta hauen atzean benetan zer dagoen ikusteko asmoz.


Lan hau aurrera eramateko orduan, esango genuke orokorrean sentimendu negatiboak izan ditugula, izan ere, amorrua eta pena sentitu baititugu gehienbat. Amorrua sentitu dugu erlijioek atzean izkutatzen duten guztiagatik, interesak, gerrak, biolentzia… eta honez gain, pena ere sentitu dugu Mohamed bezelako biztanleek jasan behar izan dutenagatik erlijio gatazken ondorioz.

 

Lan hau amaitu ondoren, erlijioa gai oso sakona dela garbi geratu zaigu eta gaiari buruz genekiena sakontzeko aukera paregabea izan delakoan gaude. Bertan, gai ezberdinak azaldu ditugu, esaterako, erlijioaren esanaia, erlijio ezberdinak, erlijioa historian zehar eta azkenik hezkuntzan bertan duen papera landu ditugu. Honek begi bistan utzi digu esaterako, hezkuntzan erlijioa ez dela modu egokian erakusten eta aldaketa bat egin beharko litzatekeela erlijioa lantzeko muduari dagokionez. 


Lana burutzeko prozesua hasiera batean zail xamarra egin zitzaigun, izan ere, ez genekien nondik hasi, aldiz, behin ideiak argitu ondoren nahiko lan txukuna eta interesgarria egin dugulakoan gaude. Gaia hautatzerako orduan, hainbat gai izan genituen buruan bueltaka zein aukeratu ez genekiela, baina taldean ados jarri ondoren, erlijioa hautatu genuen, azkenean gaiarekin oso gustura geratuz. Prozesu hori aurrera eramateko tutorearen ideiak eta laguntza oso ondo etorri zaizkigu, baina horrez gain, batez ere talde lanean aritzeak lagundu digu gehien lana aurrera eramateko garaian. 


Taldean lan egiteko garaian hainbat zailtasun topatu ditugu, izan ere, gelako ordutegietatik at kideok lana egiten dugunez, biltzeko arazoak izan ditugu, baina hori horrela izanik ere, taldean lan egiten jakin dugu eta taldekideon arteko komunikazioa ona izan da. Honekin konturatu gara zer garrantzitsua den komunikazio on bat izatea lana burutzerako garaian,  lana aurrera eramateko beharrezkoa izan behar duelakoan baigaude, horrez gain, talde lanaren garrantziaz jabetu gara, elkarlanean aritzea beharrezkoa delako talde lan on bat egiterako, beraz, arazoak medio hau lortu dugulakoan gaude. 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.