IKUSMEN URRITASUNA

 IKUSMEN URRITASUNA



Hitzaldi honetara, erretinosi pigmentarioak eragindako pertsonen elkarteko kideak etorri zitzaizkigun elkartearen berri ematera eta urritasun bisualari buruz hitz egitera, bertan urritasun bisuala zer den, zer eragin dituen eta beraien bizipenak azaltzera etorri ziren, gaiari buruzko kontzientzia hartu genezan, patologia horien eta ikusmen baxuaren berri ematea eta haiei buruz sentsibilizatzea helburu izanik. 


Gaia lantzeko asmoz, hainbat jarduera ezberdinetan banatu zuten saioa. Lehenik eta behin, itsu baten esperientziak entzun genituen, ondoren, erretinosi pigmentarioa duen pertsona batek urritasunari buruzko ezagutzak azaldu zizkigun, informazioa helarazi ondoren, urritasuna gure azaletik bizitzeko aukera izan genuen eta saioarekin amaitzeko, bideo bat ikusi genuen urritasuna duten pertsonei laguntzeko eskuhartzeak landuz. 


Hasteko, itsuak berak bizitako esperientziak kontatu zizkigun, erreatitaten bizi dituen egoerei buruz hitz eginez. Aurkitu ditzazkeen oztopoei buruz hitz egin zigun, esanez, hauek, ingurua gizarteko pertsona zehatz batzuentzat pentsatuta gagoelako sortzen direla, urritasunen bat duten pertsonak alde batera utziz. Garbi utziz, urritasunak ez duela oztoporik sortzen, hau da, inguruak eta gizarteak sortzen dituela oztopo guztiak, beraz, inguruaren eta gizartearen aldakuntza bat beharrezkoa dela ohartarazi gintuen.


Itsuaren testigantzak alde batera utziz, Erretinosi Pigmentarioa zuen pertsona batek hitz egin zuen, lehenik eta behin Erretinosi Pigmentarioa zer den azaldu zigun, eta ondoren, aurreko hizlariaren moduan, bere bizipenentan oinarritu zen, egunerokotasunean dituen oztopoak azalduz. Ikusmen urritasunak hainbat maila izan ditzakeela esan zigun, hau da, ez dela bereizten ikusi edo ez ikusi, hots, ikusi arren hainbat zailatasun izan daitezkeela, esaterako, borroso ikustea, orban beltzak ikustea eta beste hainbat era ezberdinetan ikustea ere badagoela azaldu zigun, berak, ikusmen eremuaren zati bat ikusteko zailtasuna zuela gehituz. Horrez gain, hainbat zailtasun izaten zituztela ere azaldu zigun, eta beste pertsonek zailtasuna ikusten ez dutenez, hainbat egoeratan egindako akzioekin harrituta begiratzen zielarik. Beraz, txapa bat atera zuten, beste pertsonek ikusmen urritasuna dutela jakiteko asmoz. 


Azalpen guztiak eman ondoren, beraien azalean jarri ginen, betaurreko berezi batzuen bidez hainbat ikusmen urritasun ezberdin lantzeko aukera izan genuen, urritasun bakoitzak eragindako murriztasunak ikusiz. Kanpora joan eta hainbat ekintza egin genituen, hauek eragindako zailtasunak ikusiz, esaterako, eskailerak jaistean, kartelak irakurtzean etab. 


Azkenik, bideo bat jarri ziguten, bertan ikusmen urritasuna zuten pertsonei laguntzeko hainbat eskuhartze ikusiz. Izan ere, beharrezkoa baita urritasunari buruzko informazioa izatea, baita eskuhartzearen inguruko informazioa edukitzea ere, egunerokotasunean erabilgarria egingo zaigula uste baitugu. 


Saio hau izan ondoren, uste dugu, oso baliagarria izan zaigula ikusmen urritasunari buruz gehiago jakiteko, izan ere, gaiari buruz jakin arren, informazio oso orokorra soilik baigenekien. Gainera lehen pertsonan beraien bizipenak entzuteak hausnartzera bultzatu gaitu beraien errealitateaz ohartuz, eta hau sarritan zein gogorra izan daitekeen ikusiz. Gainera, asko gustatu zaigu ikusitako hori ere praktikan jarri izana, beraien azalean jarriz, izan ere, hasiera batean barrez aritu baiginen ere jolas baten gisa hartuz, aldiz, guk hamar minututan bizitakoa ikusmen urritasuna duten pertsonentzako egunerokotasuna dela gogora ekarritakoan, barreak kolpetik ezabatu zizaizkigun. Orokorrean, hitzaldi honetan entzundakoak, ikusmen urritasuna duten pertsonekin jarduteko laguntza gisa balio izan digula esan genezake, gure pentsamoldeetan errotuta geneuzkan ezaugarri sinpleenak ere, beste batzuentzako ez direlako sarri horrela izaten. 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 14 GRUPAL/ VISUAL.