Argitalpenak

Kurtsoari amaiera jartzen....

Irudia
Kurtso amaiera dugula eta, aproposa iruditzen zait honen laburpen txiki bat egitea, didaktikak irakasgaiari dagokionez.

Didaktika orokorra, ikasgai anitza izan da, dinamikoa, non hainbat erronkei aurrera egiteko aukera eduki dugun. Hainbat gauza ere ikasi ditugu, arazo egoeren funtzionamendua, metodologia ezberdinak, unitate didaktikoak, irakasle ikasle jarrerak... etorkizunerako baliagarriak izango zaizkigunak. Kurtsoan zehar hainbat lan gauzatu ditugu eta taldeko lana ere sustatu dugu, hainbat konoetentzi taldean aurrera eramanez. Konfinamenduari begira, apur bat zaila izan den arren, oreka bilatu dugu eta azkeneko lanak gauzatu ditugu (pedagogoen lana, unitate didaktikoa...) eta azkenik, pedagogia kritikoari buruzko azterketa bat egin, non ikasketa pertsonalerako baliagarria izan den.

Besterik gabe, esango nuke irakasgai hau, irakaslearen  funtzioarako baliagarria dela eta honenn inguruan urratsak ikasi ditugula.

PEDAGOGOEN LANA

Nik lan honetan taula bidez txertatu ditut hainbat korronte pedagogogiko zein pedagogoen berdintasun eta ezberdintasunak. Bestalde, gaur egungoari begira parrafo batean txertatu dut.



          BERDINTASUNAK Paradigma ekologikoa
-Naturarekin bat. Independientea. -Errealista. -Kritikotasuna. -Irizpide kolektibista.
HAMMILTON: -Elkareragina
IRAKASLEA: -Kritikoa

IKASLEA: -Aktiboa -Motibatua Pedagogogia kritikoa
Kritikotasuna Gizarte aldaketak
FREIRE: Aldaketa soziala Autonomia Askatasuna
HABERMAS

PEDAGOGOEN LANA GAUZATZEN

Irudia
Pedagogogoen lana gauzatzen egon naiz egun hauetan eta honen bidez hainbat korronte pedagogikoen berri jakiteko aukera izan det, hainbat pedagogo ere ezagutu ditut. Nahiko ikasi det lan honekin eta batez ere ikusi dut metodologia berrien garrantzia zein den hezkuntzan, argi geratu bait zait zeintzuk diren alderdi txarrak zein onak.

Klaserik gabeko egoera: CORONAVIRUS

Irudia
2020/03/20


Klaseak bertan behera geratu dira, gaur egun bizi dugun arazo mundialarengatik: Koronabirusaren pandemia. Hau dela eta, eta etxean geratu behar dugula kontuan harturik, klaseak burutzeko era berri bat ikasten hari gara, onlinekoa. Hainbat plataforma egon arren, guk erabiltzen duguna Collaborate izenekoa da eta nik pertsonalki ez nuen inoiz erabili baina egun hauetan ikasten hari naiz. Didaktikako klaseei dagokienez, jakinpean gaude lanak burutzen jarraitu beharko dugula eta azterketa ordez lan bat egin beharko dugula. Beraz gutxinaka onlineko tresnak erabiltzen ikasten hari naiz eta honekin konpontzen.

Talde lana

2020/03/13

Azken bi saioetan, talde lanari buruz hitz egin eta arazo egoera zein didaktika orokorrean landu beharreko beste lanen  inguruan hitz egin dugu eta honekin bat, gure dudak argitu. Bestalde, behaketa asteetan zer ikustatu genuen eta zer ikasi genuen hitz egiteko aukera eduki dugu. Saio honetan beraz behaketa asteko lan modularra betetzeko hainbat gauza ikasi ditugu eta talde lanaren hainbat duda argitu.

Unitate didaktikoak

Irudia
2020/01/26

Gaurko saioan Unitate didaktikoak landu ditugu talde lanean. Hau burutzeko helburuak finkatu, edukien garrantzia plazaratu eta autoebaluazio eta ebaluazioaren garrantzia zein den ikasi dugu. Hori kontuan harturik, unitate didaktiko  bat egiteko denbora eta lana behar dela ohartu gara.

Aurkezpenak? ez! idatzizko lanak bakarrik.

Irudia
2020/01/18

Gaurko klasean, irakasleak aurkezpenak bertan behera geratu direla esan digu, beraz blogera laneko txostena zein aurkezpena nola igo ikasi dugu zenbait aplikazioen bitartez. Gero Heziberriri buruzko azalpenak jaso ditugu eta bideo bat ikusi dugu metodologia ezberdinen inguruan. Honekin ikasi ditut metodologia modu ezberdinak.