BESTEAK ETA NI… GERTU ETA URRUTI Aniztasunaren lanketan, ildo zehatz bati heldu genion azken saioan, esaterako, arraza eta kultura biltzen dituenari. Bertan, gure jakintza mailaz ohartzeko eta hau aberasteko asmoz, lanketa desberdinak egin genituen, beti ere, ardatz gizarte anitz batean bizi garela edukiz. Aurrez aipatutako lanketa hau aurrera eramateko, hainbat kontzeptu landu genituen, esaterako, emigrantea eta inmigrantea, hauek, bakoitzak berak ulertzen edo pentsatzen zuen bezala azalduz, honela, kontzeptu hauekiko genuen ezagutza aztertuz eta neurtuz. Ondoren, bi hitz hauen definizioak irakurri genituen, benetako esanahia ulertu eta barneratzeko, honela gure definizioekin alderatu eta bien arteko ezberdintasunak ikusteko asmoz, aurrez gainazaletik ezagutzen genituen kontzeptuen esanahia zehaztuz. Jarraian, behin kontzeptuak barneratuta, bakoitzak burura etortzen zitzaion lehenengo inmigrante baten adibide bat pentsatu behar genuen, eta pertsona hauen zenbait ezuagarri aipatu,