Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Maiatza, 2020

Kurtsoari amaiera jartzen....

Irudia
Kurtso amaiera dugula eta, aproposa iruditzen zait honen laburpen txiki bat egitea, didaktikak irakasgaiari dagokionez.

Didaktika orokorra, ikasgai anitza izan da, dinamikoa, non hainbat erronkei aurrera egiteko aukera eduki dugun. Hainbat gauza ere ikasi ditugu, arazo egoeren funtzionamendua, metodologia ezberdinak, unitate didaktikoak, irakasle ikasle jarrerak... etorkizunerako baliagarriak izango zaizkigunak. Kurtsoan zehar hainbat lan gauzatu ditugu eta taldeko lana ere sustatu dugu, hainbat konoetentzi taldean aurrera eramanez. Konfinamenduari begira, apur bat zaila izan den arren, oreka bilatu dugu eta azkeneko lanak gauzatu ditugu (pedagogoen lana, unitate didaktikoa...) eta azkenik, pedagogia kritikoari buruzko azterketa bat egin, non ikasketa pertsonalerako baliagarria izan den.

Besterik gabe, esango nuke irakasgai hau, irakaslearen  funtzioarako baliagarria dela eta honenn inguruan urratsak ikasi ditugula.