Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2020

Lehenengo Saioak...

Didaktika orokorreko lau klase eman ditugu dagoeneko; lehenengo klasea presentazioa, bigarrena teoria (bideo eta ppt bitartez), hirugarrena errepasoa eta blogaren sorrera eta laugarrena bigarrenaren antzeko. Gaur, bigarren klasean zertaz joan zen eta honekin bat zer ikasi nuen adieraziko dut. Hiru bideo ikusi genituen; lehena sormenezko irakaskuntzaren inguruan eta XIX. mendeko irakaskuntzari kritiken inguruan hitz egiten zuen, bigarrena Jose Antonio Bravoren hitzaldi bat azaltzen da non haurren entzutearen garrantzia eta hauekin eduki beharreko komunikazioaren garrantzia goraipatzen den, halaber haurrei ere metodologiak egokitzearen garrantzia goraipatuz. Azkenik, hirugarren bideoari dagokionez Bravoren beste hitzaldi batekin jarraituz, haurraren mugikortasunaren inguruan hitz egiten du, hau irakasleen esku dagoela defendatzen du. Bideo hauekin bat, "Cajas de vida" testua ere aipatu nahi dut, niretzako oso informazio deigarria izan zelako. "Cajas de vida" testu